XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Elizkizun ura bukatu ondorean, Irasle dontsuak bere lenen-ababa, aideen erazoetatik aldendu zedin, leku on batean jartzeko asmoak artu zituan.

Klara donearen lenengo bizileku au San Benitoren alabak zuten San Paulo izeneko komentua izan zan:(2) Processok 480 gn orrialdean dakarrena da: de Abatissis inguruan gaur Bastiako illerria dago, ta oraindik orduko elizaren zati bat ikusten da. (3) Cavanna 40 43orrialdeetan.

Aideak, Klarak iges egin zuala ta non zegoan jakin zutenean, joanda alegiñak egin zituzten etxera eramateko; bañan alperrik; aien loisin, zema ta itz gogorrak utsak ziran bizileku paketsu artatik alde eragiteko.

Aldareko zapiai elduta zegoala, ta burua, illeak moztuta, soil soil ikusirik, Jaungoikoaren mirabetzako artu zituan bideetatik ezin aldendu zezatekiela ondo etsita biurtu ziran.

Klara etzan luzaro bizi komentu artan.

Prantziskok, Benardo anaiak eta Pilipe Longok lagun egiten ziela andik San Benitoren semeen etxeondoan, Subasio egoaldetik dagon Sant Angelo di Panzo deritzaion komentura aldatu zuan.

Klarak, San Benitoren moja on aien ardurapean, naro ta zoriontsu bizi zan alditxo artan,(...).